Datu pertsonalak:
Ada Lovelace (Augusta Ada Byron) Londresen jaio zen, 1815eko abenduaren 10ean.
Bere aita Lord Byron, poeta ezaguna, eta bere ama Annabella Milbanke izan ziren.
Bere ama oso emakume zorrotza zen eta Adari garai hartako neskei erakusten ez zitzaizkien diziplinak erakutsi zizkion, zientzia eta matematika bezala. Horregatik, esan dezakegu, 8 urterekin, Ada neska bitxia zela eta bere buruari galdera ezohikoak egiten zizkion, adibidez, edozein makinaren funtziomamendua saiatzen zen ulertzen edo txorien hegoei begiratuz, hegan egiteko makina bat diseinatzen saiatu zen.
14 urterekin, garai hartan ohikoa zen bezala, elgorriak heldu zion Ada eta hilabete oso bat pasa behar izan zuen ohean. Baina egoera horrek ez zion ikasteko gogoa kendu eta horrela jarraitu zuen bere bizitza osoan, 1852. urtean, umetokiko minbizi batek jota hil arte.
Bere jarduera zientifikoa:
Izan ere, gaztetatik saiatu zen zientzialariekin kontaktua mantentzen. Hortaz, Charles Babbagek (matematikariak) ezagutu zuen eta Adarekin liluratuta gelditu zen, 17 urteko neska batek zelako ezagutza zeukan ikusita. Bien arteko elkarlanarekin, lehen kalkulagailu mekanikoa sortu zen (“Analitycal Engine”), Babbagek makinaren oinarrizko desinua eginez eta Adak makinaren programazioa garatuz, asmatu zuen algoritmotik oinarrituta. Idazkietan, makinak kalkuluak egiteaz gain, beste informazio mota batzuk prozesatzu itzakeela azaldu zuen.
Jarduera hau ez zen ulertu XIX. mendean, baina gaur egun argi daukagu hori izan zela informatika modernoaren oinarria.