Amaia Arruabarrena-Aristorena Euskal Herriko zientzialari ospetsua da minbiziaren aurkako lanetan.
Amaia Arruabarrena, 1987eko martxoaren 2an jaio zen, San Sebastianen, Donostian. Gaur egun 38 urte ditu eta Biologia eta Bioteknologian lizentziatua da Madrilen. Gainera, Biologia Molekularreko master bat dauka Madrileko Unibertsitate Autonomoan. Minbiziaren ulermena hobetzen eta tratamendu zehatzagoak eginez eman diote sari batzuk.
2012 eta 2016 urteen artean prostataren minbiziari buruz egin zituen ikerketak. 2016an New Yorkera joan zen urte batzuez Memorial Sloan Kettering Cancer Centerran lan egitera. 2020 berriro etorri zen Euskal Herrira.
2021 eta 2022an “Caixa Junior Leader” beka bat irabazi zuen. Horrez gain, 2022an, sari bat irabazi zuen bularreko minbiziari buruz; L’Oreal Unesco emakumeen zientziei izenekoa.
Geroago, 2023an, Euskal Herriko Unibertsitatean, bularreko minbiziari buruz lan egin zuen ikertzaile bezala eta horri esker, bere lan askok albiste batzuetan agertu dira, hala nola, "El Correo"-en.
Urte batzuk geroago, 2025n Ikerbasque eta Eusko Jaurlaritzak esan zuten “etorkizuneko ikertzaile” bat dela sari bat emanez eta horri esker, gaur egun Ikerbasquen lan egiten du, bere ikerketa-talde propioarekin.
Beste hainbat beka irabazi ditu: Ramón y Cajal, Ikerbasque, eta abar.
Gaur egun, euskal herriko unibertsitateko laborategian ari da lanean metabolismo nuklearrei buruz. Oraindik ere, lanean dabil bularreko minbiziaren aurkako lanetan.
Informazio aterata:
● Ikerbasque
● Wikipedia
● EHU campus
● El correo