Barbara McClintock, 1902ko ekainaren 16an jaio zen, Estatu Batuetan ( Huntingtonen zehazki ) eta 1992ko irailaren 3an hil zen. Bere ama, Sara Handy McClintock deitzen zen, eta bere aita Thomas Henry McClintock.
Barbara McClintock doktorea zen, eta Medikuntzako Nobel Sari bat jaso zuen berak. Historiako lehen emakumea izan zen Nobel Sari bat irabazten zuena, saria beste lankideekin partekatu beharrik gabe. Artoan dagoen "elementu genetiko mugikorren" fenomenoa ezagutzeagatik eman zioten saria, kromosomen bidez, informaz
ioa transmititu ahal izateko, ekarpen handia eginez genetikaren ezagutzan sakontzeko eta herentziazko prozesuak ulertzeko.
Hartford-en (AEBan) Connecticut-en jaioa, Cornell Unibertsitatean doktoretza lortu zuen 1927an. Bere ikerketa-karreraren hasieratik artoaren zitogenetikan zentratu zen, bere bizitza profesionalean zehar iraungo zuen ikasgaia.
1920ko hamarkadan, McClintock-ek landare honen kromosomak ugalketan izandako aldaketak aztertu zituen, haiek ikusteko teknika bat garatuz. Berrikuntza horrekin egiaztatu ahal izan zuen, adibidez, meiosian gertatzen den birkonbinazio genetikoa, hau da, kromosomak informazioa trukatzeko mekanismoa.
Hego Amerikako arto-barietateen azterketa zabala egin zuen, azken finean bere Nobel Sarirako bidea ireki zuten aldaketa genetiko, erregulazio eta kontserbazio mekanismoak baieztatuz. Barbara McKlington, jarraitzeko eredu oso garrantzitsu bat bihurtu da, eta neska eta emakume askoren liderra bihurtu da.