Elizabeth Blackburn

Centro Educativo:
La Salle-Legazpi

Principales hitos

Telomeroak oinetako lokarrien muturrak bezalakoak dira. Zelula bat zatitzen den bakoitzean, telomeroak pixka bat gehiago laburtzen dira, azkenean agortu arte, zelula hil egiten da eta zahartzea gertatzen da.

Biografía de Elizabeth Blackburn

Datu pertsonalak:
Izen osoa: Elizabeth Helen Blackburn
Jaiotze data: 1948ko azaroaren 26an, Hobart, Tasmania, Australia
Nazionalitatea: Australiarra eta estatubatuarra
Zientzialari izatea erabaki zuen bere jakinmin naturalagatik eta txikitatik Biologiak sortu zion liluragatik, Tasmaniako ingurune naturalak eragindakoa.
Ikasketetan zehar, ADN eta genetikaren inguruan interesatu zen eta, horrek eraginda, zahartzaroa eta egonkortasun genetikoa bezalako gaiak ikertzera eraman zuen.
Ikasketak:
Kimika Biokimikako Lizentziatura eta Masterra: Melbournen Unibertsitatea
Biologia Molekularrean Doktorea: Cambridgeko Unibertsitatea (1975)
Doktoretza ondoko ikerketa: Yaleko Unibertsitatea, (1975-1977)
Ibilbide profesionala:
Kaliforniako Unibertsitatea, Berkeley: Irakaslea (1978- 1990)
Kaliforniako Unibertsitatea, San Frantzisko: Biokimika eta Biofisika Saileko irakaslea (1990- gaur egun)
Salk Biologia Institutuko presidentea: 2016-2018
Nobel Saria, medikuntzan: 2009 urtean (Carol W. Greider eta Jack W. Szostakekin batera).
Telomeroak ikertu zituen (kromosomen muturrak babesten dituzten ADN sekuentziak) eta baita telomerasa ere (telomeroak mantendu eta konpontzen dituen entzima. Bi hauek izugarrizko garrantzia dute zahartze prozesuan eta minbizi mota askotan.
1998an Gairdner Nazioarteko Saria jaso zuen: Kanadako sari entzutetsuenetariko bat da, ikerketa biomedikoan egindako aurrerapen nabarmenak aitortzen dituena.
2006an era Lasker Saria jaso zuen: Oinarrizko Ikerketarako Ikerkuntza biomedikoan oinarrizko aurrerapenak aitortzen dituen sari ospetsua da.
Urte berean, Gruber Saria ere jaso zuen, genetikan: genetikaren aurrerapen nabarmenak aitortzen dituen nazioarteko saria da.
2007an, Time aldizkariaren 100 pertsona eragin handieneko zerrendan sartu zen.