Emmy Noether

Centro Educativo:
BALLONTI BHI

Principales hitos

Nire metodoak, izatez, lan egiteko eta pentsatzeko metodoak dira; horregatik infiltratu dira nonahi anonimoki.

Biografía de Emmy Noether

Amalie Emmy Noether Erlangenen (Alemania) jaio zen 1882ko martxoaren 23an. Bere aita, Max Noether, matematikari ospetsua eta Erlangeneko irakaslea zen. Emmyk ez zuen matematikan trebetasunik erakutsi; nerabezaroan gehiago interesatzen zitzaizkion musika eta dantza, baina 1904. urtean matematika ikasten hasi zen, eta historia osoan matematikako doktoretza lortu zuen bigarren emakume alemaniarra izan zen.
Ospe handia izan zuen, baina unibertsitateak ez zion uzten klaserik ematen, eta klaseak, bere lagun David Hilbertek emango balitu bezala aurkezten ziren, Emmy Daviden laguntzaile gisa agertzen zelarik.
Azkenik, 1919. urtean unibertsitatean klaseak emateko baimena lortu zuen.
Matematikan eta fisika teorikoan oso lan garrantzitsuak egin zituen. Matematikan, inbarianteen eta aljebra ez-kommutatiboen teorian lan egin zuen eta eraztun kommutatiboetan idealen teoria garatu zuen.
Albert Einsteinek Noether hil ondoren The New York Timesera bidalitako gutunean esan zuen harekin batera "garai guztietako matematikarik handiena" joan zela.

Fisikan, “Noetherren teorema” bezala ezagutzen den emaitza oso garrantzitsu batera iritsi zen, sistema fisikoen eraldaketa orokortuei buruzko inbariantza-adierazpenak, fisikariek simetriak deituak, kontserbazio-lege bihurtzen zituena. Noetherren teoremaren emaitzak fisika modernoaren oinarrien parte dira, eta funtsean simetrien propietateetan oinarritzen da.
Nahiz eta oso aurkikuntza garrantzitsuak egin, sari bat bakarrik izan zuen aljebran egindako lanagatik 1932. urtean: Ackermann-Teubner oroitzapenezko saria.
Noether unibertsitatetik bota zuten beste irakasle judu batzuekin batera, naziak boterera 1933an iritsi zirenean.
Urte berean, Estatu Batuetara emigratu zuen, Alemaniatik ihesi bere jatorri juduagatik, eta han irakasle bisitari gisa lan egin zuen Pennsylvaniako Bryn Mawr Collegen.

1935eko apirilaren 14an hil zen Bryn Mawr-en, Pennsylvanian, 53 urte zituela.