Hipatía de Alejandría

Centro Educativo:
Pagasarribide

Principales hitos

“Zure pentsatzeko eskubidea defendatu, modu okerrean pentsatzea ez pentsatzea baino hobeagoa da”.

Biografía de Hipatía de Alejandría

Hipatia, Alexandriakoa filosofoa, matematikaria eta astronomoa izan zen, Alexandrian (Egipton) K.o. 360-370 urte inguruan jaioa. Teon, Alexandriakoa filosofo eta matematikariaren alaba izan zen. Honek zientzietan hezi zuen eta gizonek menderatutako arlo batean karrera bikaina egiteko aukera eman zion. Hipatia filosofia neoplatonikoaren ezagutza sakonagatik nabarmendu zen, diziplina horrekin lotu zen, baita matematika eta astronomiako ikasketengatik ere, non ekarpen garrantzitsuak utzi zituen, nahiz eta zoritxarrez, bere jatorrizko idazkietatik eta aurkikuntzei buruz gutxi iritsi diren gaur egunera arte.

Hipatia, oso errespetatua izan zen Alexandrian, eta eskola neoplatonikoko lider bihurtu zen, non Erromatar Inperio osoko ikasleei eskolak eman zizkien. Bere bizitzan zehar, arrazoimena eta ezagutza defendatu zituen sineskeriaren aurrean, eta pentsamendu kritikoaren garrantzia sustatu zuen. Hala ere, bere ikusgarritasuna eta jarrera independentea hiriko agintari erlijioso kristauekin gatazkan amaitu zen, eta paganismoaren eta kristautasunaren arteko tentsioa gero eta handiagoa bihurtu zen.

Zoritxarrez, 415. urtean, Hipatia kristau fanatikoen talde zohaitz batek hil zuen. Bere heriotzak, amaiera tragikoa ekarri zion garai klasikoko kultura zientifikoari. Gaur egun, Hipatia ikur indartsu eta zientziaren munduan jarraitu beharreko adibide bihurtu da. Milaka neska inspiratzen dira egunero bere helburuak lortzeko. Bere figurak ezagutzaren eta askatasun intelektualaren sinbolo gisa bihurtu du.