JANE GOODALL

Centro Educativo:
IES BADAIA BHI

Principales hitos

"Animaliak maitatuz eta natura maitatuz jaio nintzen, eta naturan egonda ikasi nuen"

Biografía de JANE GOODALL

Jane Goodall, 1934ko apirilaren 3an Londresen jaio zen. Munduko primatologo, etologo eta antropologo ezagunenetako eta eraginkorrenetako bat da. Tanzaniako Gombe Parke-Nazionaleko txinpantze basatien portaerari buruz ikerketa bat egin zuen gizakien eta primateen arteko harremana ulertzeko. Ikerketan honen bidez, sinesmen zientifikoak zalantzan jarri eta ikerketa-bide berriak ireki zituen.

Txikitatik, animaliekiko eta naturarekiko interes sakona erakutsi zuen. Umea zenean, bere aitak txinpantze itxurako pelutxe bat oparitu zion, aitak “Jubilee” izendatu zuena. Jostailuari zion maitasuna animaliekiko maitasunaren hasiera izan zen.
Maitasun horrek bultzatu zuen 1957an Kenyara bidaiatzera, bertan, Louis Leakey paleoantropologo ospetsua ezagutu zuen. Bere pasioa eta potentziala ikusita, Leakeyk erronka bat proposatu zion: txinpantzeak beren habitat naturalean aztertzea.

1960an, Goodall Gombe-ra iritsi zen biologian prestakuntza akademiko formalik gabe. Pazientziazko behaketa zehatzaren bidez, aurkikuntza harrigarriak egin zituen txinpantzeei buruz, gure ikuspegia betiko aldatuz.

Jane Goodall, parke nazionalera iritsi bezain laster, lanean hasi zen. Lan ordu pila eginez, hainbat aurkikuntza ikaragarri eta garrantzitsu egin zituen txinpantzeen inguruan.
Aurkikuntza garrantzitsuenetako bat David Greybeard izeneko txinpantze bat tresnak erabiltzen ikustea izan zen. Ordurarte, tresnak fabrikatzea eta erabiltzea gizakien gaitasunak zirela uste zen. Aurkikuntza honek, komunitate zientifikoa gizakien eta primateen arteko harremana biraztertzera behartu zuen.
Goodallen aurkikuntzei erantzunez, Louis Leakeyk hauxe idatzi zuen: “Orain, gizakia berriz definitu behar dugu, tresnak berriz definitu edo txinpantzeak gizaki gisa onartu!”

Prestakuntza akademikoaren falta zela eta, kritikak jaso arren, Goodallek bere lanean jarraitu zuen eta 1965ean Cambridgeko Unibertsitatean etologian doktoretza lortu zuen. Ondorioz, behaketak eta txinpantzeei izen propioak ipiniz, txinpantzeen emozioak, hala nola tristura eta poza, familia-loturak,… dokumentatzeko aukera eman zion. Denborarekin, Goodallen interesa, kontserbaziora eta animalien etikara zabaldu zen.

1977an, Jane Goodall Institutua sortu zuen, ingurumena zaintzera eta primateak babestera dedikatzen dena. Munduan zehar etengabe bidaiatu du naturarekiko errespetua eta animalien ongizatea sustatuz, ingurumenaren eta animalien eskubideen defentsan.

Bere lanari eta erakundeak egin duenari esker, hainbat sari irabazi ditu.

Jane Goodallen legatua izugarria da. Bere aurkikuntza zientifikoek primateei eta haien adimenari buruz dugun ulermena ekarri zuten, eta bere kontserbazio-lanak belaunaldiak planeta zaintzera eta bizi-forma guztiak babestearen garrantzia aitortzera inspiratu ditu.

90 urte baino gehiagorekin, Goodallek figura aktibo eta sutsua izaten jarraitzen du mundu justuago, jasangarriago eta hobe baten aldeko borrokan.