Margaret Hamilton matematikari, software ingeniari eta informatikari estatubatuarra da. Oso ezaguna bihurtu zen Apollo 11 Ilargira ailegatzeko ahalbideratu zuen softwarea sortzeagatik. Margaret Hamilton 1937ko abuztuaren 17an jaioa da, Indianan. 1958an Matematiketan lizentziatu zen Purdue unibertsitatean, hasieran hainbat arlotan lan egin zuen, esate baterako, irakaskuntzan eta ikerketan.
Bere ekarpenik aipagarriena 1960ko hamarkadaren amaieran izan zen, Elektronikaoko Instrumentazio Laborategiko (MIT) Apolo espazio-programako taldean sartu zenean, aginte-moduluaren gidaritza eta kontrol-sistemaren eta ilargi-moduluko software-garapen taldeko lider gisa. Berak garatu zuen softwareari esker ilargi-lurreratzea segurua izan zen eta astronautak Lurrera arrakastaz itzuli ziren. Sortutako softwareari esker misioan zehar egondako momento kritikoei aurre egin zitzaien.
Hamiltonek “software ingenieritza” terminoa inguru profesionalean ezagutzera eman zuen, bere lana sistema handien softwarearen antolaketan eta egituratzen aitzindaria izan baitzen. Softwarea egiaztatzeko eta baliozkotzeko metodoak sortu zituen, metodo horiek industriako estandarrak bihurtu ziren.
NASAn egindako lanaz gain, Margaret Hamiltonek enpresa bat sortu zuen 1986an : Hamilton Technologies. Sortutako enpresan softwarean eta sistema konplexuetan berrikuntzak egiten jarraitu zuen.
Beaste sari batzuen artean, Presidentzia Askatasunaren Saria jaso zuen Apolo 11 misioan egindako ekarpenengatik. Gaur egun informatikaren arloan garrantzi handiko pertsona eta emakumeak zientzian eta teknologian duten paperaren defendatzilea izaten jarraitzen du.
Bere lanari esker emakume gazteak animatzen ari dira zientziaren arloan sartzeko ikusi dutelako emakumeek gauza garrantzitsuak egin ahal dituztela.