1799ko maitzaren 21ean jaio zen Lyme Regis izeneko herri batean (Dorset, Ingalaterra). Bertan hazi zen bere familiarekin eta oso haurtzaro polita izan zuen bere anaia Joseph Anning eta bere guraso Richar Anning eta Mary Moorekin batera. Mary familia xume batekoa zen, eta beraz, bere ikasketa aukerak mugatuak ziren. Irakurtzen elizan igandeetan ikasi zuen.
Anning familiak aurrera egiteko, Maryk txikitatik bere aitari laguntzen zion inguruko fosilak biltzen gero saldu eta diru pixkat irabazi ahal izateko. Baina Maryrentzat fosilen bilketa ez zen negozio soil bat bakarrik, paleontologia bere zaletasun bilakatu zen eta fosil batzuk saldu beharrean berarentzat gordetzen zituen.
Aita hil zitzaionean, Mary negozioaren kargu egin zen 11 urterekin. Fosilak aurkitzen eta saltzen jarraitu zuen bere familiak aurrera egin zezan, baina ez zuen espero ez paleontologo bihurtzea eta ezta ezer berezirik aurkitzea ere. Ondorioz, etorkizunean izan zituen aurkikuntza guztiak ez zituen espero, baina horiei esker emakume zientzialari ospetsuen zerrendan sartzea lortu zuen.
Hain zuzen ere, lehen emakume palentologoa izan zen, iktiosauroen eta plesiosauroen hezurdurrak aurkitu zituen lehenengo pertsona izan zen eta bere ospea handitu zuten beste hainbat aurkikuntza ere egin zituen. Horri esker bere bizimodua hobetu egin zen eta 27 urte zituela, beharrezko dirua aurreztu ondoren, berak biltzen zituen fosilak saltzeko denda bat iriki zuen, “Almacen de fosiles Anning”. Bere negozioak arrakasta handia izan zuen eraskusleihoan zuen iktiosauroaren hezurdura zela-eta. Garai hartako hainbat palentologo eta geologo famatuk ere bisitatu zuten Maryren denda.
46 urte zituela bularreko minbizia zuela jakinarazi zioten eta bere lana gutxitu egin zen gaixotasunaren erruz. Urte bat geroago, 47 urte zituela hil egin zen minbiziagatik.