Rosalind Franklin

Centro Educativo:
IES Ballonti

Principales hitos

Bere idatzietan Rosalind Franklinek hau idatzi zuen: “Zientzia, berez, sormen asebetetzea eskaintzen du, dedikazio eta etengabeko ahaleginaren bidez lortzen dena” Esaldi honek lan zientifikoarekiko duen ikuspegi zorrotza adierazten du, DNAren egitura ulertzeko egin dituen ekarpenek frogatzen duten bezala.

Biografía de Rosalind Franklin

Rosalind Franklin zientzialari britainiar bikain bat zen, biologia molekularrean ekarpenengatik ezaguna zena. Cambridgeko Unibertsitatean kimika ikasi eta karbonoaren eta grafitoaren egituren inguruko ikerketak egin zituen. Lan horrek bigarren mundu gerran material berrien garapenean lagundu egin zuen. Ondoren, Parisko Laboratoire Central des Services Chimiques de l’État institutuan kristalografia teknika aurreratu batzuk ikasi zituen DNAren azterketan funtsezkoa izango zirenak.
Franklin Londreseko King’s Collegen hasi zen lanean 1951n eta X izpien bidez DNA molekulak aztertzen zituen. Bere lanik hoberena "Photograph 51" irudia izan zen, DNAren helize bikoitzaren egitura molekularra ulertzeko ezinbestekoa izan zena. Baina bere lana baimenik gabe erabili egin zuten euren eredua eraikitzeko, eta garaian ezin izan zuen aitorpenik jaso.
Azkenik, Franklinek bere ikerketa birusetara aldatu egin zuen eta mosaikoaren birusa eta poliobirusa aztertu egin zituen. Azkenik, 1958an hil zen, 37 urte bakarrik zituenean, minbiziak jota, baina haren ekarpenek zientziaren arlo asko aldatu egin zituen. Gaur egun, haren izena eta lana oso aitortuak izan dira.
Franklinen ekarpenak zientziaren historian emakumeek izan dituzten ikusezintasunak nabarmendu izan ahal zituen. Haren lanaren garrantzia gero eta gehiago errekonozitu da eta askoren inspiratzailea da ere. Bere ibilbideak ausardia, konpromisoa eta zehaztasun zientifikoa konbinatzen ditu eta belaunaldi berriei irakasten die ezagutza bilatzeak oso garrantzitsua dela. Rosalind Franklinen kasuan, bere lana ezinbestekoa izan zen DNAren egitura ulertzeko, baina bere garaian behar bezala ez zen aitortu. Gaur egun bere ekarpenak gero eta gehiago baloratzen dira eta zientzian berdintasuna lortzeko borrokan sinbolo bat bilakatu da.