Sally Ride

Centro Educativo:
Ballonti BHI

Principales hitos

Ride, Sally Ride

Biografía de Sally Ride

Sally Ride 1951an jaio zen, Californian. Carlo Joyce Anderson eta Dale Burdell Ride-en umea izan zen. Beste ume normal baten moduan ikasi zuen txikitatik, baina beti gustoko izan zituen zientziak. Bere familiarekin asko bidaiatu zuen eta Espainian zegoela, tenisa gustuko zuela konturatu zen. Horrek beka bat eman zion bigarren hezkuntzarako. Gero, unibertsitatera heltzean, ingelesean eta fisikan litzentziatu zen, Stanford-en. 25 urterekin egunkarian NASA-ren iragarki bat aurkitu zuen, horra jo eta hainbat pertsonen artean bera aukeratu zuten, beste emakume batzuekin. Horrela 1978 NASA-n lan egiten hasi zen. Lehenengo kabinako komunikatzaile gisa lan egin zuen hainbat hegaldietan, eta 1983 azkenean lortu zuen espaziora bidaiatzea, Challenger nabean STS-7 misioan, Estatu Batuetako lehen emakumea espaziora bidaiatzen bilakatuz. Geroago bere bizitzan beste aldi batez bidaiatu zuen espaziora, eta hirugarren aldiz bidaiatzeko zegoela, Challengerrek istripu bat izan zuen eta haren ikerkuntzan lan egiten hasi zen. Horren ostean ikerkuntzan lan egin zuen, eta beso robotiko bat sortzen lagundu zuen (Canadarm). Sally Stanford Unibertsitateko Armamentuen Segurtasunerako Zentroan lan egin zuen, Kaliforniako Unibertsitatean fisikako klaseak ematen zituen bitartean. Geroago, Kaliforniako Espazio Institutuko zuzendaria bilakatu zen. Hainbat liburu idatzi zituen umeentzako ere eta 2001-ean bere konpainia sortu zuen aeronautican oinarrituta: Sally Ride Science. Hainbat sari lortu zituen; adibidez Zerbitzu Publikoan Jefferson saria, Von Braun saria, Eagle Lindbergh-a eta Theodore Roosevelt-en NCAA saria. 2012-an minbizia bere bizitzarekin amaitu zuen, baina emakumeentzako eta neska txiki askorentzako erreferente handi bat izan zen.