Shirley Ann Jackson 1946ko abuztuaren 5ean jaio zen Washington D.C.-n, hezkuntza asko baloratzen zuen familia txiki batean. Txikitatik, gauza berriak ikasteko jakimina zuen, batez ere zientzien arloen inguruan. Bizitza osoan zehar, inguruko familiakoek ikastera animatu zuten. Horri esker garatu zen Shirleyk zeukan jakin mina gauza ezezagunen arrazoia jakiteko.
St. Louisera joan zen Washington Unibertsitatean ikasteko eta 1968an graduatu zen. Ondoren, Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) jarraitu zuen ikasten, munduko unibertsitate garrantzitsuenetako batean. Han emakume afroamerikar gutxi zeuden eta Shirley bezalakoak are gutxiago.
Urteetan zehar, Jackson gustatzen zitzaionean aritu zen, ikertzen. Bere ibilbideak aurrera egin einean, irakaskuntzan ere parte hartu zuen, halan irakaslea izan zen. Bere bizitza hezkuntzarekin eta aurrerapen zientifikoarekin oso lotuta egon zen, bereziki etorkizuneko belaunaldientzako aukera berriak zabaltzeari dagokionez. Ikerkuntza garratntzitsu askotan hartu zuen parte, geroago hitz egingo dugu haietaz, hiru nabarmenduz.
Zoritxarrez, 1965ean hil zen. Bihotz arazoak zituelarik, bere osasuna okerrera joan zen, hil arte.
Ikerketan aurrera egiteaz gain, Jacksonek beste batzuei ete bere buruari oztopoak gainditzen lagundu zuen, zientzia eta teknologia arloetan. Gainera, lehen emakume afroamerikarra izan zen gauza desberdin asko lortzen. Bere bizitzak erronkei aurre egiteko eta atzetik datozenei ateak irekitzeko garrantzia erakusten du, dedikazio eta gainditze pertsonalaren adibide sutsua izanda.
Argi dago Shirley Ann Jackson emakume ausarta eta borrokalaria izan zela. Halako beste pertsona asko behar ditu munduak aurrera egiteko, beraz Shirley adibide hartuta, jarraitu aurrera, gustatzen zaizuna lortu arte.