Sofia Kovalévskaya

Centro Educativo:
BALLONTI BHI

Principales hitos

Poetak besteek ikusten ez dutena ikusteko gai izan behar du, besteek baino sakonago ikusi behar du. Eta matematikariak gauza bera egin behar du.

Biografía de Sofia Kovalévskaya

Sofia Kovalenskaya 1850. urtean jaio eta 1891.urtean hil zen. Errusiar matematikari aitzindaria izan zen Sofia, ekuazio diferentzialen eta gorputz solidoen dinamikaren teorian egindako ekarpenengatik egin zen ezaguna bereziki. Moskun jaio zen familia aristrokatiko batean. Bi anai-arreba zituen: Fedya Korvin-Krukovsky eta Anya Korvin Krukovskaya. Sofia Hungariako errege Matthias Corvinoren ondorengoa ere izan zen, baina Sofiak ezin izan zuen hezkuntza formalik jaso emakumea zelako

Txikitatik erakutsi zuen matematikarako doha handiak zituela. Aitak ez zion bideo horretan lagundu, emakumeek hezkuntza jasotzeko beharrik ez zegoela uste bait zuen. Hamahiru urte zituela, aitak debekatu egin zion ikasten jarraitzeari. Sofiak ezkutuan eta bere kabuz matematikak ikasten jarraitu zuen.

18 urterekin San Petersburgoko Unibertsitatean sartu zen eta gero Göttingengo Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. Doktooretza egitea lortu zuen lehenengo emakumea izan zen.

Kovalénskaya bereziki ezaguna da gorputz solidoen errotazioaren inguruan egindako lorpenei esker. Arlo horretan egindako ikerketa-lanei esker, Parisko Zientzien Akademiaren Bordin saria eta Suediako Zientzian Akademiaren saria lortu zituen.

Stockholmeko Unibertsitatean matematikako irakasle bezala lanpostu finkoa lortu zuen. Egindako ikerketa eta lanengatik, Europan, matematika arloan, postu akademikoa izatea lortu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.

Ibilbide bikaina izan arren, zailtasun pertsonalak ere izan zituen. Senarrak bere buruaz beste egin zuen 1883ko apirilean. Sofia 41 urterekin hil zen tuberkulosiaren ondorioz. Bizitza laburra izan zuen arren, Sofiaren ondarea inspiratzailea da emakume zientzialarientzat. Izan ere, Sofia, gizonezkoak nagusi diren mundu akademikoan, determinazio eta arrakastaren adibide baita.