Valentina Tereshkova SESB-ean jaio zen, 1937.eko martxoaren 6an, hau da, 88 urte ditu. Bere familia oso txiroa zen, horregatik txikitan, pneumatikoen lantegi batean lan egin zuen. Geroago, ehungintzan lan egin zuen ere, baina Valentinak mundua ezagutu nahi zuen. SESB-en eta AEB-en espazioko lehian, SESB-ak lehenengo emakumea espaziora bidali nahi zuen. Valentinak, hegazkinetatik jauzi egiten zuen, jausgailuekin noski. Alderdi Komunistako Gazteen Ligaren kide gogotsua zen ere. Honek guztiak, kosmonauta izateko kandidatu perfektua bihurtzen zuen. Valentina hautatu zuten beste lau emakumeekin lehiatzeko. Entrenamendua oso zaila izan arren, haien familiak ez zekiten ezer programari buruz. Programan, Valentina besteak baino hobeagoa zen eta espaziora joateko lehen emakumea izateko aukeratu zuten. 1963. urtean, Vostok VI izeneko espazio-ontzi batean, Valentinak bera bakarrik, espaziora bidaiatu zuen. 48 orbita lurraren inguruan eman zituen, rekord berri bat esartzen. Espazioan atera zituen argazkiak asko lagundu zuten atmosferako jakintzak emendatzen. Lurrera bueltatzean, espazio-ontziaren programazioarekin arazoak izan zituen eta berak konpondu behar izan zituen. Arazoa eskuz konpontzea lortu zuen. Bidaian, zorabiatu zen, esnatu zen eta sudurrean kolpatu zen, hala ere, jausgailuaz liberatzea lortu zuen, eta espaziotik bueltatu zen.
Horrez gero, ingeniaritzako doktoregoa lortu zuen eta ingeniari aeroespazialekin kosmonautako programan lan egiten jarraitu zuen. Emakume sobietarren batzordean lan egin zuen 1968. urtetik. Politika errusieran laguntzen jarraitzen du eta bake mudialarentzat laguntzen jarraitzen du ere.